XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Don Juan, Bartzelona'ko Kondeagaz izketaldiaSan Juan bezperan, aurtengo bagillan, Portugal'etik nintzala, Estoril'era elduterakoan, Don luan, Barzelona'ko Kondea ikusi bear nebala bururatu yatan.
Beti da interesantea jakitea zer pentsetan daben gure izkuntza, gure kultura ta gure folkloreari buruz bere etorreran parte artu al leikenak.
Baña ezin izan neban ikusi, ta galdera batzuk bialdu nebazan berak erantzuteko.
Aurretik esan bear dot ni enoala emen politika egitera.
Au idazteak ez dau esan gura ni bere alde edo bere kontra nagoanik.
Eta geyago barik, ara emen galdera-erantzunak:
>1.ampdeg;
- (Barzelona'ko Kondeak ). Eztakit euskera, baña antziñako izkuntz ortako itz asko ezagunak dodaz ainbeste urtetan egiñiko itxasibilkeratan euskaldun mariñelei entzunda.
Españar naizen eskero ta geyago Dinastiako herederoa nazan aldetik bearrezkoa dot ainbeste balio dauan euskal izkuntzan nire interes andiena imintea.
Euskera da peninsulako zibilizaziño zarraren irudi bizi ta ederrena.
- Egia da euskera gero ta gitxiago itz egiten dala, bai España ta bai Prantzian.
Ori olan da zibilizaziño industriala aurrera doalako, beste lurraldetatik jendea pilloan etorri dalako ta gañera gitxi idatzi dalako.
Izkuntza bat, bakarrik itz egiteko erabilten bada, baña gitxi idazteko, ezta errez artuko kultura bide lez.
- Nik uste dot bearrezkoa dala euskerari eutsitea, galdu ez dadin.
Badakit zeozer egiten dala, euskeraren alde,
Jakin dot, ofizialki, zeozer egin dala, Unibersidade batzutan euskal katedrak zabalduaz.
Oraintsu irakurri dot zelan españar talde batek
Liburu gitxi idatzi dira euskeraz eta au da euretariko bat.
Ori guztia bearrezkoa da baña orren gañetik izkuntzak bultzakada bat bear dau, españar izkuntza baztartu barik, bearrezkoa dogulako gure bizitzako artuemonetarako,
- Españar folkloreko aberastasun andienetarikoa da euskal kultura erritarra.
Dantzak, abestiak, bereganatuten nabe euren ritmoearen indarragaitik, sentimentuaren sakontasunagaitik eta dauken biguntasuna dala ta.
Ezpata-dantza da, ziurki, peninsulako militar agerketarik zarrena.
Ikusi dot pelota jokoa, pelotari onak jokatua, Ameriketara egiñiko ibillaldietan.
Eta nire barrua ikutu egiten daust
5.ampdeg; Esan gura dozu zeozer geyago 600.000 euskaldunai euren
- Zeozer geyago esan gura dot aldizkari orreitako irakurleei, ta eunka millaka euskaldunai, España ta mundu zear zabalduta dagozanai.
Onore da nitzat Bizkai'ko jaun tituloa eroatea ta onek beartuten nau españar sendiko talde ori kontuan artzea.
Eurak egon ziran gure historiko momentu andietan birtutez beteak.
Onaño, Don Juan'egaz egindako galdera-erantzunak, eta eskerrak emon bearrean nago, nire galderai erantzunak emon dauzalako.
Nire iritziak, emen aitatu dirazan gaiei buruz, ezagututen dozuez asteroko ontan argitaraldu dodazan lanen bidez.
Baña gaur egoki da barriztatea nik euskera bizi bat gura dodala ta ori lortuteko, eskoletan, batxilleratoan eta karreratan sartu bear da gure izkuntza, ofizialki.
Bardin izparringi, irrati ta telebisiñoan.
Sarri esaten da euskera derrigorrez il bear dauala, gaurko munduak eztaukalako lekurik kultura txikientzat.
Bana, egia da ori? Nik uste dot izkuntza bateri biziteko oportunidade guztiak emoten ez bayakoz, ezin dogula esan derrigorrez ilten dala.
Euskerari ez yakoz orañarte oportunidade orreik emon, eta ezin dogu jakin ziurki euskera derrigorrez ilten dan, edo norbaitek ilten dautsan.